Hiru dokumentu Euskal Herriko 80 urteko gatazkaren argitzeko
Hipotesi demokratikoa dokumentalak gaizki ezagutua den euskal gatazka manera sentsiblean argitzen du, Espainiako Gerla Zibiletik 2018ko maiatzaren 3an ETAk desegite unilaterala aldarrikatu zuen arte.
Badu bi urte eta erdi zinema-talde bat elkarrizketen eta artxiboetako irudien biltzen ari dela, lehen aldikotz lehen mailako euskal eta nazioarteko eragile eta so-egileak elkarretaratzeko, gatazkaren historia barnetik kontatzeko xedez.
Hipotesi demokratikoa edo bere zortea eskutan hartu duen herri baten epopeia, Espainiako eta Frantziako Estatuek bakeari bizkar eman zielarik.
Zinemarako dokumental luzea
Lehen aldikotz baldintzak beteak ziren nazioarteko film baten egiteko euskal gatazkaren historiari buruz.
Hipotesi demokratikoa dokumentalak Mendebaldeko Europako azken gatazka luzeenaren historia kontatzen du, Espainiako Gerla Zibiletik ETAren desegite unilaterala arte.
Hitza lehen mailako eragile, lekuko, biktima eta analistei emanez , filmak aurkezten du nola 80 urteko gatazkan, euskal populuak nehoiz ikus gabeko bidea ireki duen eta bere patuaren alde jokatu.
Mementoa erabakigarria da: agertoki militarra agertoki politiko bilakatzearekin, Euskal Herriarentzat historia berria hasi zen.
Orainaldi historiko hori dugu dokumentatu nahi, lurralde horretan bizi, sentitu, asmatu dena jende gehienarekin partekatzeko.
Mundu mailan eremuz lurralde xumea da Euskal Herria, eta bertan politikoki, sozialki, eta kulturalki egin denari esker, unilateralki eta lehen aldikotz azken zortzi hamarkadetako gatazka armatutik ateratzea ahalbidetu da (auzo Estatuen gogoaren kontra), eta aukera guziz berriak eskaini dira munduan gaindi gerlan eta gatazkan diren lurralde askorentzat.
Hipotesi demokratiko bat bezala, giza-modernotasunaren baitan bakarra den historia hori dugu ikusgai egin: herri baten historia, zeinak gatazka baten minean munduaren parte izatea zer den esperimentatuz, bere bidea egiten baitu.
Web plataforma
Web plataforma hau pedagogikoa da eta ondareari buruzkoa, eta film luzearen osagarria eta segida da; film luzearentzat egin elkarrizketa guziak bilduko ditu (70 baino gehiago), beren osotasunean eta sarbide irekia ukanen dute helbide honetan: lhypothesedemocratique.org. Plataforma horrek bi helburu ditu. Lehenik, plataforma kontsultatzen ahal da elkarrizketatuen, kronologiaren edo gaikako bilaketen arabera (euskaraz, frantsesez, gazteleraz edo ingelesez), eta baliabide berria da Euskal Herriaren historia eta jokagaiak hobeki ulertu nahi dituztenentzat. Baina, eta beharbada oroz gainetik, plataforma hori ikus-entzunezko kontakizun eta lekukotasunen atxikitzeko gunea da, urte horietan guzietan hedabideetan lekurik ukan ez dutenei lekua emateko. Istorio koral paregabea da, eta denentzat eskuragarri, belaunaldiarteko transmisioa egiteko asmoz baita ere analisi soziopolitikoa eta historikoa, edota ikerketak.
Nazioarteko telebistentzako dokumentala
Zinemarako egin film luzea baino laburragoa da (52 minutu), Euskadi eta askatasuna - bakerantz ibilbide luzea garai garaikideari buruz eta gatazka armatutik ateratzeari buruz ari da (2005-2019). Frantzian zabalduko da, baita nazioarteko kate batzuetan ere.
Nola lagun gaitzakezu, nola sostenga?
Emaitza bat egin dezakezu:
-
Internet bidez (ordainketen segurtasuna Paypal bidez bermatua).
-
Txekez: « L’Hypothèse Démocratique - Sister Prod »-en izenean. Txekeak igortzeko helbidea: Sister Productions, 10, rue d’Enghien, F-75010 Paris.
DVDa aitzinetik erosgai, 20€tan.
-
Internet bidez (ordainketen segurtasuna Paypal bidez bermatua).
-
Txekez : « L’Hypothèse Démocratique - Sister Prod »-en izenean. Txekeak igortzeko helbidea: Sister Productions, 10, rue d’Enghien, F-75010 Paris. Zehaztu hartzailearen izena eta helbidea.
Proiektua eta sostengu diru-bilketa kanpainaren berri eman ezazu zure inguruan.
Egun, elkarrizketa guziak filmatuak dira. Bi urteko lanaren emaitza dugu esku artean. 250 oren solas, lekukotasun eta gogoeta, egun oraino muntaketa fasean den film honen apailatzeko. Telebistan hedatuko den filmarentzat laguntza guti baizik ez badugu jaso, zinemarako film luzeak eta webguneak ez dute laguntza publiko bihirik ukan. Film luzea finantzatu eta bururatu ahal izateko (muntaketa, nahasketa, irudi-postprodukzioa, filma zinema-geletan biziaraztea, DVDa), eta webgunea eraikitzeko (elkarrizketa bakoitzaren bertsio luze eta osoaren muntaketa, webgunearen arkitektura eta grafismoa), diru bilketa herrikoi eta zabal bat abian jartzen dugu. Zuk ere parte har ezazu !
Nazioarteko eragileak
Brian Currin
Hegoafrikako abokatua Hegoafrikako eta Ipar Irlandako gatazken konponbideetan lehen mailako eragilea, Harremanetarako Nazioarteko Taldearen kide sortzailea Euskal Herrirako.
Raymond Kendall
Interpoleko ohorezko idazkari nagusia eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea Euskal Herrirako.
Gerry Adams
Sinn Féineko buru historikoa
Jonathan Powell
Erresuma Batuko lehen ministroaren kabinete burua Tony Blairren agintaldi guzian (1997-2007)
Alberto Spektorowski
Politologoa, Israeleko Atzerri Arazoetako ministroaren kontseilari ohia eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea Euskal Herrirako
Diego Gomez
Kolonbiako Askapen Nazionalerako Armadako aholkularia
Véronique Dudouet
Erresistentzia eta askapenerako mugimenduetan aditua, gatazken transformazioei buruzko ikerketa programen zuzendaria Berlineko Berghof fundazioan (jendarte zibila gatazken konpontzen laguntzeko lanean ari den fundazioa).
Michelle O'Neill
Sinn Féineko lehendakaria
Kristian Herbolzheimer
Conciliation Resources erakundeako kidea, gatazken transformazioan aditua.
Hamdan Al Damiri
Palestinar ezkerreko militantea, Belgikako eta Luxenburgoko palestinar komunitatearen gaurko koordinatzailea, palestinar presoen sostengurako europar aliantzako kidea
Koffi Annan (artxiboa)
Bakearen Nobel Sariduna eta Nazio Batuen Erakundeko zazpigarren idazkari nagusia
Eragile politikoak
Arnaldo Otegi
EH Bilduren bozeramailea
Jesús Eguiguren
Euskadiko Alderdi Sozialistaren lehendakaria
Jean-René Etchegaray
Baionako auzapeza (UDI), eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria
Iñaki Anasagasti
Diputatua eta senataria (EAJ) Madrilen
Anita Lopepe
EH Bairen bozeramailea
Max Brisson
Pirinio Atlantikoetako senataria (Les Républicains)
Miren Zabaleta
Abokatua, Sorturen koordinatzaile nagusia
Sylviane Alaux
Pirinio Atlantikoetako diputatua (2012-2017) (Alderdi Sozialista).
Julen Mendoza
Errenteriako auzapeza (EH Bildu)
Inigo Iturrate
Eusko Legebiltzarreko idazkaria (EAJ)
Rufino Etxeberria
Sorturen zuzendaritzako kidea
Christiane Taubira
Frantziako Justizia ministro ohia (2012-2016)
Pierre Joxe
Frantziako Barne ministro eta Defentsa ministro ohia (1984-1993), Aieteko Bake Konferentzian parte hartu zuena
Mariano Rajoy (artxiboa)
Espainiako Gobernamenduko lehendakaria (PP) (2011-2018)
Manuel Valls (artxiboa)
Frantziako lehen ministro eta Barne ministro ohia (PS)
Bruno Le Roux (artxiboa)
Barne ministro ohia (PS)
Biktimak
Karmele Urbistondo
Militantea, Guardia Zibilak torturatua
Rosa Rodero
ETAk 1993an hil Joseba Goikoetxea Ertzaintzako sarjentu nagusiaren alarguna
Karmen Galdeano
Abokatua, GALek 1985ean hil zuen Javier Galdeanoren (argazkilaria) alaba
Christiane Etchalus
Militante historikoa, preso hartua Espainian eta torturatua 1960. hamarkadan, 1985ean Sao Tomera deportatua izan zen Alfonso Etxegarairen bikotekidea
Robert Menrique (artxiboa)
ETAk aldarrikatu Bartzelonako Hipercorreko atentatuan zauritua 1987an
Axun Lasa (artxiboa)
1983an GALek Baionan bahitu eta gero hil zuen Joxean Lasa errefuxiatuaren arreba
Martxelo Otamendi
Euskaldunon Egunkariaren zuzendaria izan zen. 2003an egunkaria debekatu zuten eta Otamendi preso hartu eta torturatu. Berriaren zuzendaria da.
Sindikalistak
Amaia Munoa
ELA sindikatuko idazkari nagusiordea
Rafa Diez
LABeko idazkari nagusi ohia, Lizarra-Garaziko Hitzarmeneko parte hartzailea. Sorturen norabide estrategikoaren arduraduna.
Gatazkaren eragileak
David Pla
ETAren azken bozeramailea.
Filmaketa denboran preso zen, 2019ko apirilaren 18tik aske
Antton, Eugenio Etxebeste
ETAko kide historikoa, Aljerreko negoziazioen arduraduna 1989an
Julen Madariaga
Abokatua eta ETAren kide sortzailea
Peixoto, José Manuel Pagoaga
ETAko kide historikoa, Xibertako negoziazioetan parte hartu zuen 1977an
Itziar Aizpurua Egaña
Herri Batasuneko buruzagi historikoa, Burgoseko auzian kondenatua
Arantxa Arruti
Militante historikoa, Burgoseko auzian epaitua
Gabriel Mouesca
Iparretarrakeko kide historikoa, 17 urtez preso egona
Jose Antonio Lopez Ruiz
EPPK-ko kide eta bozeramaile ohia
Alain Teillet
Baionako zerbitzu antiterroristako komisario ohia
Josu Urrutikoetxea (artxiboa)
ETA erakundeko kide historikoa
Geneba (2005-2007) eta Osloko (2011-2013) negoziazio prozesuetako mintzakidea
2018ko maiatzaren 3an ETA erakundearen desegitea iragarri zuen
2019ko maiatzaren 16tik Frantzian espetxeratua
José Amedo Foucé (artxiboa)
GAL, Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldeen arduradunetarik bat, eta Bilboko komisariorde ohia
José Luis Espinosa Pardo (artxiboa)
Mertzenarioa eta agente bikoitza Espainiako Gobernamenduaren zerbitzuko
Jendarte zibileko eragileak
Anaiz Funosas
Bake Bidea mugimendu zibileko lehendakaria
Paul Rios
Lokarri, Euskal Herriko bakearen aldeko herritar sarearen sortzailea
Jean Noël (Txetx) Etcheverry
Bakegilea, Bizi eta Alternatibaren sortzailea
Mixel Berhocoirigoin
Bakegilea, laborari erretiratua, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzailea
Egoitz Urrutikoetxea
Historialaria, Iratzar fundazioaren kidea
Grazi Etxebehere
Militante abertzale historikoa
Josu Ibargutxi
Goldatu plataformaren bozeramailea. Diktadura frankistaren biktimen eskubideen alde borrokan ari da
Pello Rudio Urbieta
Laboraria, Txillarre baserriaren jabea
Aitor Servier
Aitzina gazte mugimenduko bozeramailea
Michel Tubiana
Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria
Unai Arkauz
Preso baten semea
Pedro Meca (artxiboa)
Domingotarra
Analistak
Francisco Etxeberria Gabilondo
Auzitegiko medikua eta Euskal Kriminologia Institutuko zuzendariordea
Josu Chueca Intxusta
Historialaria, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
Iñaki Egaña
Idazlea eta kazetaria Euskal Memoria fundazioaren lehendakaria
Jean-Pierre Massias
Legelaria, zuzenbide publikoko irakaslea Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean, bake-prozesuetan, eta trantsizio demokratikoetan eta justizia trantsizionaletan aditua
Xavier Crettiez
Politologoa, Zientzia Politikoetako irakaslea, Euskal Herriko Bake Prozesuaren aldeko Legelari eta Unibertsitarioen Batzordeko kidea
Peio Etcheverry
Historialaria
Magistratuak eta abokatuak
Louis Joinet
Magistratua, Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordearentzat aditua, Matignoneko eta Eliseoko aholkulari ohia.
Serge Portelli
Magistratua, Versaillesko Dei Auzitegiko ganbera-lehendakaria, Euskal Herriko Bake-Prozesuaren aldeko Legelari eta Unibertsitarioen Batzordeko kidea.
Philippe Texier
Magistratua, NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea eta lehendakaria, Kasazio Gortearentzat aholkularia, Populuen Auzitegi Iraunkorrean epailea, Palestinari buruzko Russel Epaitegiaren Babeste Batzordeko kidea.
Xantiana Cachenaut
Abokatua Baionako auzitegiko abokatuen elkargoan, zenbait euskal presoren aholkularia, eta bakearen aldeko legelarien batzordeko kidea
Jean-François Blanco
Abokatuen elkarteko burulehen ohia, Paueko abokatuen elkargoan abokatua, bi bakegileren defendatzailea
Eta beste asko…
« Armagebetzeari buruzko film labur baten ondotik, eta Euskal Herrian jende franko ezagutu ondoan, pertsona horiei hitza eman nahi izan diet Europako gatazka zaharrenari eta azkenari buruzko kontaketa korala eta minbera eskaintzeko: euskal gatazka... hain estigmatizatua, alta hain gaizki ezagutua. Proiektuaren muinean borroka politikoa eta lehenbiziko aldiz herri batek egiten zuen ekimena argitan ezartzen dira: gatazka armatutik unilateralki ateratzeko ekimena estatuen borondatearen kontra. Gertakari hori estatuen zentralitatearen gainetik pasatu zen, eta perspektiba arras berriak zabaldu zituen munduarentzat eta dauden gerla eta gatazka guzientzat. »
Thomas Lacoste Bordelen sortu zen 1972an. Zinemagilea da, argitaratzailea eta saiakeragilea. Le Passant Ordinaire (1994, ww.passant-ordinaire.org) nazioarteko agerkariaren zuzendaria eta sortzailea da, baita ere Éditions du Passant (1997) argitaletxearena, RIO diziplinarteko sorkuntza garaikidearen festibalarena (Arruntaren Nazioarteko Topaketak [Zinemak, Literaturak & Giza Zientziak] – 1999), l’Autre campagne ekimenarena (2006, www.lautrecampagne.labandepassante.org), eta La Bande Passante (2009, www.labandepassante.org) gogoeta kritikoaren, praktika alternatiboen eta sorkuntza garaikideen nazioarteko sarearena.
Portraits d’idées film-bloga sortu zuen 2007ko lehendakari hauteskunde kanpainari buruz Libération egunkariarentzat (http://autrecampagne.blogs.liberation.fr).
Badu 25 urte diziplina mota desberdinak, gogoeta kritiko desberdinak, eta sorkuntza garaikide desberdinak munduan gaindi harremanetan jartzeko ari dela lanean.
Ehun bat film eta elkarrizketa egin ditu. 2012an, bere lan guziak DVD ontzi batean bildu ziren: Penser critique, Kit de survie éthique et politique pour situations de crise(s). 47 zine-elkarrizketa eta Parisko Reflet Médicis zineman bere zine-mugen erakusketa ditu bildu Éditions Montparnasse argitaletxeak.
2013ko martxoan Notre Monde zine-muga filma atera zen; ofizioko eta ikertzaileen analisiak proposatzen zituen gure jendartearen disfuntzioei eta diren alternatibei buruz. Filmaren inguruan 150 bat eztabaida antolatu ziren Frantzian gaindi, eta haietan parte hartu zuen.
Hipotesi demokratikoa egitearekin batean, La Paix Maintenant, une exigence populaire (23’, La Bande Passante, 2017) film laburra ere egin zuen Euskal Herriko armagabetze prozesuari buruz – sarbide irekia du Interneten –.
Egun, bi dokumental serie egiten ari da, La Révolution Spinoza, filosofoaren obraren eraginari buruz XVII. mendetik gaur arte, eta bestea herri-jazarpenen historiari buruz Pizkundetik gaur egun arte. Bere ondoko fikziozko film luzearen idazketa bukatu berri du: La forêt des signes.
Argitaratu duen azken liburua zuzendari gisa: L’Autre campagne, 80 propositions à débattre d’urgence, Lucie eta Raymond Aubracen aitzinsolasarekin (La Découverte).
Filmografia (ez osorik)
2018 Réparer l’injustice (dokumental seriea eta film luze korala 1948an greba egin zuten meatzarien errehabilitazioari buruz – 2019 hastapenean ateraia, Institut Universitaire Varenne, La Bande Passante – LBP)
2017 La Paix Maintenant, une exigence populaire (23’, LBP)
2013 Notre Monde (120’, Agat films, LBP, Sister productions)
2012 Penser critique, Kit de survie éthique et politique pour situations de crise(s), 47 zine-elkarrizketa DVD ontzi batean bildurik (1440’, Éditions Montparnasse)
2011 Ulysse Clandestin ou les dérives identitaires (93’, LBP); Il fut des peuples libres qui tombèrent de plus haut (17’, LBP); Frontières, 20 film DVD ontzi batean bildurik (LBP)
2009 Les Mauvais Jours Finiront, 40 ans de justice en France (126’, LBP); Justice, 20 film DVD ontzi batean bildurik (LBP)
2008 Rétention de sûreté, une peine infinie (68’, LBP)
2007 Universités le Grand soir (68’, LBP) - Réfutations (68’, LBP)
« Badu orain bi urte Thomas Lacosterekin lanean ari garela. Haren proposamena dugu oroz gainetik gustukoa: euskal herriari so egitea, bere historiari, bere egoeratik nola atera den; ez historiaren gertakari baten gisa, edo haren kontra borrokatu behar den bitxikeriaren gisa, baina denen interesa merezi duen egoera politiko gisa, bai Frantzian bai nazioartean. Espainiaren, Frantziaren eta Europaren historia argitara ezartzea ere da xedea, nehoiz ikusi ez den bezala, ikuspuntu nagusiak irauliz. »
Prima Luce
Prima Luce 2012an sortu zen, eta Bordelen eta Marseillan finkatua den frantses ekoizpen sozietatea da. Munduan gaindi gertatzen diren mugimenduak eta aldaketa kontatzea du xede, eta teleikusleei ikuspegi eta formatu desberdinak eskaintzea.
Filmografia
AYA, Moufida Fedhila (Clermont Ferrand FF, Flickerfest, Durban IFF, Busan IFF, Kartagoko film festibala, Musqat IFF)
LA VIE ADULTE, Jean-Baptiste Mees (Filmer le travail Poitiers, Rencontres Film en Bretagne, Images de Ville Aix-en-Provence, etab.)
CHAKARAKA, Sylvain Mavel & Eric Cron (Global Film Festival Berlin, Traces de vie Clermont Ferrand, Regards sur les cinémas du monde Paris, etab.)
TERRA DI NESSUNO, Jean Boiron-Lajous (FID Marseilla, Moskuko Nazioarteko Film Festibala, Bogotako Giza Eskubideen Festibala, Ceme Doc Mexiko, etab.)
Sister Prod
2011n, Julie Paratianek SISTER Productions sortu zuen Akitanian, dokumentalak eta fikzioak ekoizteko sozietatea, ikuspuntu feminista eta internazionaletik.
SISTER productions ekoiztetxeak hogei bat film nabarmen erakutsi ditu festibal frankotan, haietan Antoine Bouteten SUD EAU NORD DÉPLACER (Locarno, 2015) eta Jude Ratnam srilankar film egilearen DEMONS IN PARADISE (2017ko Cannesko festibaleko lehiaketa ofiziala).
2019an ekoiztetxeak Nikos Labôt greziar film egilearen lehenbiziko film luzea aterako du, HER JOB, eta Nora Martirosyanen lehenbiziko fikziozko film luzea bukatuko du, JARDIN NOIR, CIEL BLEU, baita ere Benoît Rosselen dokumentu inkesta, GLOBAL DIABÈTE, eta Thomas Lacosteren HIPOTESI DEMOKRATIKOA.
Gastibeltza Filmak (Iparralde)
Gastibeltza Filmak ekoiztetxea 2018an sortu zen, eta Senperen finkatua da. Enpresaren xedea euskal zinemaren garapenean eta sustapenean parte hartzea da, honen alor ekonomikoaren eta artistikoaren katebegia bihurtzeko asmoarekin.
Euskal zinema sustatzea du xede, bere eremuari egokitua den eredua asmatuz. Gaur egungo zinemagintzaren paisaian euskaraz egin filmen berezitasuna eta balioa agerian ezartzea beharrezkoa da, Europako zinemagintzaren industrian beren lekua ukan dezaten.
Filmografia
NON, Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet, fikziozko film luzea
L’HYPOTHESE DEMOCRATIQUE, Thomas Lacoste, dokumentala, film luzea
GURE OROITZAPENAK, film kolektiboa, fikziozko film luzea
JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN, Josu Martinez, dokumentala, film luzea
ANTI, Josu Martinez, fikziozko film laburra
Irusoin (Hegoalde)
Irusoin 1982an sortu ekoiztetxea da, fikziozko filmak, dokumentalak eta animaziozko filmak egiten dituena. Anitz aldiz saritua izan da: Animaziozko film luze hoberenaren Goya LA ISLA DEL CANGREJO (2001) filmarentzat; 10 Goya HANDIA filmarentzat (2017). Zenbait festibaletan parte hartu du: Donostia, Londres, Palm Springs, Tokio, Karlovy Vary, Zurich, etab. 2019an bi ekoizpen berri aurkeztuko dituzte: LA TRINCHERA INFINITA eta AGUR ETXEBESTE!
La Bande Passante
La Bande Passante gogoeta kritikoaren, praktika eta ekintza alternatiboen eta sorkuntza garaikideen nazioarteko sarea da. La Bande Passante Thomas Lacostek zuen sortu 2009an, eta besteak beste, bere filmen ekoizpenean eta zabaltzean parte hartzen du, haietan RÉPARER L’INJUSTICE, 1948an greba egin zuten meatzarien errehabilitazioari buruz (Institut Universitaire Varennerekin ekoitzi dokumentu seriea eta film luzea), LA PAIX MAINTENANT, UNE EXIGENCE POPULAIRE, Euskal Herriko armagabetze unilateralari buruz (dokumentu film laburra, 2017), NOTRE MONDE gure jendartearen disfuntzioei eta diren alternatibei buruz (dokumentu film luzea, Agat films & Sister productions ekoiztetxeekin ekoitzia, 2013), eta beste asko.
-
Autore-errealizadorea
Thomas Lacoste
-
Errealizadore laguntzaileak
Anaiz Aguirre Olhagaray, Anne Fassin & Joana Duhalde
-
Ekoizleak
Prima Luce & Sister Productions
-
Ekoizle asoziatuak
Gastibeltza Filmak & Irusoin
-
Irudia
Eñaut Castagnet
Irudi laguntzaileak
François Froget, Kriztof Ayez, Catherine Georges, Xabi Hiriart, Peio Duhalde & Romain Marcel -
Soinua
Renaud Michel & Jérémie Garat
-
Artxiboak
Justine Moreau, Anaiz Aguirre Olhagaray & Manuel Senut
-
Itzulpena
Antton Harignordoquy, Dani & Maite Zelaia Michael Wells, Stéphanie Nouailhetas, Phillip Basterra, Anaiz Aguirre Olhagaray, Katrin Hodapp, Nathalie Jaëck, Margo Compagnie, Jonathan Sly, Antonio Magliano, Yael Vidan, Madeleine Lungu, Joana Pochelu & Maite Zelaia
-
Transkripzioak
Joachim Mileschi, Anaiz Aguirre Olhagaray & Tristan Leyri
-
Muntaketa
Gilles Volta
Muntaketa laguntzaileak
Clara Borgen & Ezti Larrue -
Webgunea
Pierre Pène & Koldo Etxegarai
-
Grafismoa
Simon Gréau
-
Musika
Su txikian & Omenaldia, Mursego
Izenbururik gabea, Maika Etxekopar & Bruno Hollemaert
-
Harremanak fundazioekin
Alice Mansion
-
Prima Luce
Ekoizleak Loïc Legrand & Antonio Magliano
Ekoizle laguntzaileak Tristan Leyri & Lou Sanchez -
Sister Productions
Ekoizlea Julie Paratian
Ordezko ekoizlea Astrig Chandèze-Avakian
Ikasleak Justine Arsène, Pierrick Bodevin, Alice Cabrera, Marcos Garcia, Elodie Jové-Nel, Akvilé Kabasinskaité & Madeleine Lungu -
Gastibeltza Filmak
Ekoizleak Eñaut Castagnet, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Graxi Irigarai, Josu Martinez & Katti Pochelu
-
Irusoin
Iñaki Gomez
-
Aldudarrak Bideo
Ximun Carrère
Laguntzaileak
Joana Duhalde & Kriztof Ayez -
La Bande Passante
Zuzendaria Thomas Lacoste
Eric Bonneau, Pierre Cocrelle, Claude Corman, Anaïs de Courson, Simon Gréau, Frédéric Jaëck, Christophe Mileschi, Julie Paratian & Pierre Pène -
Hauen laguntzarekin
ALCA, Akitania Berriko Liburu, Zinema eta Irrati-Telebistaren agentzia
Zinemaren zentro nazionala
Euskal Hirigune Elkargoa
France 3 - Akitania Berria
Irrati-telebistaren erakunde nazionala
Non-Violence XXI
Procirep eta Angoa
Public Sénat
Akitania Berria eskualdea
Hipotesi demokratikoa film luzean, laburrean eta webgunean manera batean edo bestean parte hartu duen oro eskertzen dugu.
Erakundeak
Foku berri agentzia, Aranzadi Zientzia Elkartea, Etchegoyen ostatua, Bakegileak, Bake Bidea, Bar du Marché jatetxea, Berghof Foundation, Bizi, Mami Txula elkarte kafetegia, Pyrénées kafetegia, Niessen kultura zentroa, l’Atalante zinema, Ekat, Elbira Zipitria zentroa, Euskal Herria Bai, Eusko Ikaskuntza, Txillarre baserria, Donostiako Zinemaldia (Lau Haizetara Documentary Co-production Forum 2018), Biarritzeko Nazioarteko Ikus-entzunezko Programen Festibala(FIPADOC 2019), Iratzar fundazioa, Institut Universitaire Varenne, Kalostrape Ostatua, Kanaldude, Magnolias Films, la Maison de la Chimie, la Maison de Pierre, Larraldea, Martin Ugalde Kultur Parkea, Bilboko Euskal Museoa, Baionako Euskal Museoa, Non-Violence XXI, Petit à Petit Production, Sinn Féin, Sibeo sozietatea, Aldudarrak bideo et Irusoin ekoiztetxeak, Sortu & LAB sindikatua.
Pertsonak
Éric Alt, José Aguirre, Anaiz Aguirre Olhagaray, Florence Aniotz, Floren Aoiz, Maite Arroitajauregi, Kriztof Ayez, Elena Beloki, Noémie Benayoun, Michel Bergouignan, Magalie Besse, Ihintza Bidart, Lorène Bidaud, Jean-François Blanco, Sylvie Blum, Yann Brolli, François Caillat, Stéphanie Carré, Ximun Carrere, Elsa Chabrol, Antoine Chao, Pierre Cocrelle, Claude & Lucie Corman, Anaïs de Courson, Dominique Dat, Geneviève Daviaud, Cristina & Carlos De Gabriel, Véronique Dudouet, Joana Duhalde, Peio Duhalde, Iñaki Egaña, Ainiz Elgoihen, Monique Elgoihen, la famille Etchegoyen d’Estérençuby, Pascale Etcheto, Koldo Etxegarai, Maika Etxekopar, Anne Fassin, Fanny Ficheux, François Froget, Hélène Franco, Andrei, Manex & Ximun Fuchs, Anaiz Funosas, Jérémie Garat, Thierry Garrel, Catherine Georges, Marguerite Gire, Iñaki Gomez, Simon Gréau, Robert Guédiguian, Fabienne Hanclot, Antton Harignordoquy, Agus Hernan, Mathieu Hild, Xabi Hiriart, Katrin Hodapp, Samuel Holmes, Rebecca Houzel, Frédéric Jaëck, Nathalie Jaëck, Louis Joinet, Jean-François Karpinski, Baruch, Cerise & Peyo Lacoste, Bernard Lacoste, Véronique Lagoarde-Ségot, Claude Lanzmann, Laurence Larre, Ezti Larrue, Sylvie Larroque, Mari Karmen Laskibar, Irina Lubtchansky, Madeleine Lungu, Yvette Madariaga, Alice Mansion, Romain Marcel, Josu Martinez, Jean-Pierre Massias, Aintzina Mazusta, Richard McAuley, Lorna McCaig, Jean-Baptiste Mees, Renaud Michel, Christophe & Joachim Mileschi, Justine Moreau, Pascaline Morincôme, Jean-Paul Mouhica, Mursego, Jeanne Oberson, Monika Olhagaray, Rithy Panh, Iasone Parada, Alice & Jean Paratian, Pierre Pène, Joana Pochelu, Jude Ratnam, Pello Rubio, Jean-Paul Sartre, Arnaud Sauli, Marie-Raphaëlle Tedeschi, Maitena Thicoipe, Txetx, Egoitz Urrutikoetxea, Haize & Laia Urrutikoetxea- Mazusta, Anne-Laure Viaud, Jérôme Vidal, Yaël Vidan, Hugo Volta, Sophie Wahnich, Oihana Zamponi- Galé, Dani & Maite Zelaia & Claudia Zudini.
Programmations et projections-débats de L'HYPOTHÈSE DÉMOCRATIQUE
Les Médias en parlent (extraits)
Dans les media
Lehen aldia da herri bat eta erakunde politiko-armatu bat gatazka batetik berek bakarrik irten direna, Argia, 30/8/2022
Le juge Éric Alt interpelle publiquement Baltasar Garzón sur la résolution du conflit au Pays basque, Rencontre organisée par le Festival d’Avignon et Amnesty International, 17/7/2022
Coup de projecteur sur le processus de paix à l’Assemblée nationale, Mediabask, 14/6/2022
Euskal gatazkari buruzko «Hipotesi demokratikoa» Asanblea Nazionalean, Gara, 15/6/2022
Bake prozesua mintzagai duen ‘L’hypothese democratique’ dokumentala, Asanblea Nazionalean, Naiz:, 14/6/2022
Conférence de presse à l'Assemblée Nationale, Intervention de Thomas Lacoste, 14/6/2022
«Zerbait gertatzen ari da 'Hipotesi demokratikoa'-rekin», Berria, 26/5/2022
« L’hypothèse démocratique : une histoire basque » : l’ETA contre l’État, Le Poing.net, 12/5/2022
“DANS LA RUE, IL ÉTAIT INTERDIT DE PARLER BASQUE”, Tatevik Amiryan Alikhanyan, 3/5/2022
1977. UN POÈME POUR UNE TRANSITION, 2022. UN SOUFLLE POUR UN AUTRE MONDE..., Pierre Agha, 2/5/2022
L’hypothèse démocratique, un film de Thomas Lacoste, Attac, 26/4/2022
«L'Hypothèse démocratique», tortueuse histoire d'un long chemin vers la paix, Slate, 21/4/2022
« L’Hypothèse démocratique » : des témoignages inédits sur la sortie du conflit basque, Le Monde, 20/4/2022
Le Cinéma, Le Canard Enchaîné, 20/4/2022
« L’Hypothèse démocratique. Une histoire basque », Thomas Lacoste : Le sentier de la paix, Politis, 19/4/2022
ETA, Amazonie, big data et politique : nos trois coups de cœur docu de la semaine, Alternatives Économiques, 16/4/2022
L'Hypothèse démocratique, une histoire basque, Les fiches du cinéma, 15/4/2022
Euskal gatazkari buruzko ‘Hipotesi demokratikoa’ zinemetan, kazeta.eus, 12/4/2022
Entretien pour la revue Prologue avec Thomas Lacoste & Julie Paratian, Prologue, 4/4/2022
L’hypothèse démocratique, une histoire basque, Enbata, 4/4/2022
Entretien bilingue (fr/eus) : L’Hypothèse Démocratique filma aurkeztuko du Thomas Lacostek Donibane Garazin, irulegikoirratia.eus, 31/3/2022
Pays basque : le réalisateur Thomas Lacoste en tournée pour défendre son film, « L’hypothèse démocratique », Sud-Ouest, 31/3/2022
Arudy : ciné-rencontre sur le conflit basque avec le réalisateur Thomas Lacoste, La République des Pyrénées, 30/3/2022
Arudy : une soirée ciné-rencontre avec Thomas Lacoste, Sud-Ouest, 27/3/2022
Contre - Bandes Du 26 Mars 2022 avec Thomas Lacoste
« Il est primordial de libérer ces paroles et de les offrir à la population », Mediabask, 24/3/2022
Una mirada académica sobre el proceso vasco desde la Sorbona, Naiz:, 16/3/2022
Le processus de paix basque analysé à la Sorbonne, Mediabask, 16/3/2022
Dossier de Presse des distributeurs de « L'hypothèse démocratique » , Nour, 11/3/2022
Dossier de Presse de « L'hypothèse démocratique » , La Bande Passante, 11/3/2022
"L'Hypothèse démocratique, une histoire basque"... qui se poursuit à L'Atalante, bayonne.fr, 13/11/2021
Conflit en Pays basque : Thomas Lacoste présente son dernier documentaire à l'Atalante de Bayonne, France Bleu, 12/11/2021
Lacosteren ‘Hipotesi demokratikoa’ aurkeztuko dute gaur, Baionan, iparraldekohitza.eus, 12/11/2021
Lacosteren ‘Hipotesi demokratikoa’ aurkeztuko dute gaur, Baionan , Ipar Euskal Herriko Hitza, 12/11/2021
Audio , Euskal Irratiak, 12/11/2021
Première de « L'hypothèse démocratique », Mediabask, 11/11/2021
Derrière l'objectif, Thomas Lacoste, bada.eus@facebook, 11/11/2021
Instagram bada.eus, bada.eus@instagram, 11/11/2021
"L'hypothèse démocratique": pauso bat gehiago euskal gatazkaren kondakizunean, Euskal Irratiak, 11/11/2021
Thomas Lacoste kameraren atzean, bada.eus@facebook, 11/11/2021
Instagram bada.eus, bada.eus@instagram, 11/11/2021
Première de "L'Hypothèse Démocratique" à Bayonne , article Mediabask, 10/11/2021
L'Hypothèse Démocratique : une histoire Basque un film de Thomas Lacoste, Aquitaine Online, 10/11/2021
'Hipotesi demokratikoa' dokumentala ondu du Thomas Lacoste zinemagileak, Berria, 31/10/2021
L’hypothèse démocratique à Lussas , Entretien avec Jean-Marie Barbe, 24/8/2021
[Vidéo] Un documentaire nous plonge dans le processus de paix du Pays basque, Les Inrockuptibles, 7/5/2020
Pays basque et liberté : retour sur le processus vers la paix, France3 Nouvelle Aquitaine, 27/4/2020
Télévision : "Pays Basque et liberté, un long chemin vers la paix", Aquitaine Online, 25/4/2020
« Pays Basque et liberté, un long chemin vers la paix », Enbata, 23/4/2020
Pays basque : un film sur le conflit basque diffusé sur France 3, Sud-Ouest, 19/4/2020
Le documentaire “Pays Basque et liberté, un chemin vers la paix” sur France 3, Mediabask, 17/4/2020
Bake prozesuari buruzko dokumentala telebista publikoan, Kazeta, 17/4/2020
La televisión pública francesa emitirá el documental que traza la vía vasca hacia la paz el 27 de abril, Naiz:, 14/4/2020
Pays basque et liberté - Un long chemin vers la paix, entretien de David Talec avec Thomas Lacoste pour France Bleu Pays basque
«Bake eledunak bakean utzi», Berria, 24/1/2020
«Bakearen eledunak bakean utzi beharko dira», Berria, 24/1/2020
«Se trata de un nuevo relato que no tiene miedo de decir de dónde viene el conflicto», Naiz:, 23/1/2020
Salle pleine pour le documentaire “Pays basque et liberté”, Mediabask, 23/1/2020
Édition locale Euskal Herri, France 3, 23/1/2020 (04:00)
“Quand s’écrit l’Histoire sous vos yeux, c’est une chance inouïe et vivifiante d’en être un des témoins”, Mediabask, 22/1/2020
Vidéo. Fipadoc à Biarritz : ce jeudi, un film sur l’histoire d’ETA, Sud-Ouest, 22/1/2020
Errelatoaren bataila katodikoa, Berria, 14/1/2020
«Lanak gatazka baten historia kontatzen du, baina barnetik», Berria, 9/5/2019
Hipotesi demokratikoa : euskal gatazkari buruzko dokumentala sostengatu, Kanaldude, 6/5/2019
Mendebaldeko Europako gatazka armaturik "luzeena", pantaila handira, Berria, 3/5/2019
Lancement d’une souscription pour le film “L’Hypothèse démocratique”, Mediabask, 3/5/2019
Diru kanpaina bat euskal gatazkari buruzko film batendako, Mediabask, 3/5/2019